Gizartea -

Nafarroa

19 urteko mutil bat zauritu da Tuteran, nabe abandonatu batean piztutako sutean

Zauritua Reina Sofia Ospitalera eraman dute, aurpegian eta lepoan erredurak baitzituen, baina ez omen dago larri. Sutea 02:20 aldera piztu da.

Sutea babesleku gisa erabiltzen den abandonatutako nabe batean gertatu da. Argazkia: @bomberos_na
Sutea babesleku gisa erabiltzen den abandonatutako nabe batean gertatu da.
Sutea babesleku gisa erabiltzen den abandonatutako nabe batean gertatu da. Argazkia: @bomberos_na

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko mutil bat zauritu da goizaldean Tuteran, nekazaritza-nabe abandonatu batean piztutako sutean, Nafarroako suhiltzaileek ostegun honetan jakitera eman dutenez. Dena dela, zauritua ez dagoela larri adierazi dute.

Foru Gobernuak jakitera eman duenez, 02:20 aldera eman diote SOS Nafarroari sute horren berri. Suteak nabeko bi solairuetako bigarrenari eragin dio (zabor eta tresna asko zeuden bertan pilatuta), baita teilatuari ere.

Gaztea Reina Sofia Ospitalera eraman dute, anbulantzian, aurpegian eta lepoan erredurak baitzituen, SOS Nafarroa larrialdiak koordinatzeko zerbitzuak bertara bidalitako osasun-taldeak sutea izan den tokian bertan artatu ondoren.

Tuterako suhiltzaileek itzali dute sua, eta Foruzaingoa eta Tuterako Udaltzaingoa ere bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Suhiltzaileak