Gizartea -

SUTEA

Bi pertsona eraman dituzte ospitalera Getxon, sute batean kea arnasteagatik

Sua bigarren solairuko etxebizitza bateko sukaldean piztu da eta ke handia sortu du. Ondorioz, bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko 61 urteko gizon bat eta 59 urteko emakume bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte, etxean izandako sute batean kea arnasteagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sua goizeko 05:10ean piztu da, Eduardo Coste kaleko etxebizitza batean, eta Ertzaintza, suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta anbulantzia bat bertaratu dira.

Sua bigarren solairuko etxebizitza bateko sukaldean piztu da, eta ke handi sortu du. Ondorioz, bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, iturri horren arabera.

Sua piztu den etxebizitzako bizilagunak, 61 urteko gizon bat eta 59 urteko emakume bat, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, kea arnastu baitute.

Suhiltzaileek 06:50erako amaitu dituzte lanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Suhiltzaileak