Gizartea -
Istripua Bizkaian
Hiru pertsona larri zauritu dira Arrankudiagan, autoa errepidetik aterata
25 eta 29 urteko bi gizonezko Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta 19 urteko emakumezko bat Galdakaoko Ospitalera.
eitb.eus
Arrankudiagan (Bizkaia) istripu larria izan da, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hasiera batean, ezbeharraren ondorioz, BI-625 errepidearen bi noranzkoak itxi behar izan dituzte, baina erreietako bat zabaldu dute gero, eta txandaka pasarazi dituzte ibilgailuak.
Auto bat errepidetik irten da, eta barruan zihoazen lau pertsonak zauritu dira; horietako hiru, larri.
Suhiltzaileek erreskatatu ondoren, 25 eta 29 urteko bi gizonezko Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta 19 urteko emakumezko bat Galdakaoko Ospitalera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea