Gizartea -
Koronabirusa
Hirugarren graduan dauden presoek deseskalatzea etxean igarotzea aztertzen ari dira
1 fasean edo ondorengoetan dauden espetxeetako presoei eragingo die neurriak, eta banan-banan aztertuko dituzte kasuak.
agentziak | erredakzioa
Espetxe Erakundeen Idazkari Nagusiak Estatuaren Administrazio Orokorraren mende dauden kartzelei agindu bat bidali die, erdi-askatasunean edo hirugarren graduan dauden presoei zigorraren azken zatia etxean betetzeko aukera azter dezaten. Kasuak banan-banan aztertu beharko dituzte, eta koronabirusaren pandemiaren deseskalatzearen baitan kokatzen da neurria.
Maiatzaren 12ko INT/407/2020 aginduari egiten dio erreferentzia, erregimen erdi-irekia duten espetxeetan malgutasun neurriak hartzeko. Osasun krisiari aurre egite aldera, bisitak eta komunikazioak etenda zeuden, baimendutako irteerekin batera.
Hirugarren graduan dauden 7.000 presoez gain (horietako 5.700ek kontrol telematikoa dute), Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluko erregimen malguan dauden presoak ere barne hartzen ditu aginduak.
1 fasean edo ondorengoetan dauden espetxeetako presoei eragingo die neurriak, eta "osasun agintariek gizarte osoarentzat ezartzen dituen irizpideekin", Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioaren esku dagoen erakundeak gogorarazi duenez.
Irteteko baimenei dagokienez, eskaerak izapidetzen jarraituko dute eta gauzatu egingo dituzte onartutakoak, "espetxea dagoen lurralde berean egingo badira", COVID-19aren pandemiak ezarri dituen mugimendu murrizketengatik.