Gizartea -

Gasteiz

Daewooko langileak: 'Lan-espedientea enpresa deslokalizatzeko da'

147 langileen lanpostuak eta jarduera mantendu ahal izateko "laguntza eta parte-hartzea eskatu die instituzioei.

Daewooko enpresa-batzordeak lan-erregulazioa lekuz aldatzeko estrategia dela salatu du. EFE
Daewooko enpresa-batzordeak lan-erregulazioa lekuz aldatzeko estrategia dela salatu du. EFE
Daewooko enpresa-batzordeak lan-erregulazioa lekuz aldatzeko estrategia dela salatu du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daewoo Electronics-Demesaren enpresa-batzordeak "lan-erregulazioa bermatzen dituen arrazoiak ez daudela" salatu du ostegun honetan. Daewook "lekuz aldatzeko estrategia" dela dio "Gasteizko lantegian inbertitu nahi izan ez duelako, hozkailu berriaren produkzioa Koreako instalazioetara eramanez".

Jose De Miguel enpresa-batzordeko presidenteak esan die langileei enpresak hozkailuak fabrikatzen utziko dituela. Lan-erregulazio bat aurkeztuko duela eta langile guztien kontratuei amaiera emango dietela aditzera eman du.

Enpresa-batzorteak Gasteizko lantegia defendatu du: "Instalazio berriak, produktibitate altua eta ekoizpen-kostu baxuak ditu". Gainera, bezeroek enpresa oso ondo baloratzen dutela azpimarratu du eta azken hilabeteetan eskaera garrantzitsuak arbuiatu behar izan dituztela esan du. Gainera, enpresa ixteko arrazoi ekonomikorik ez dagoela adierazi du.

Horregatik "laguntza eta parte-hartzea" eskatu diete instituzioei 147 langileen lanpostuak eta jarduera mantentzeko.

Eusko Jaurlaritzak kasua ikertuko du

Eusko Jaurlaritzak "zorroztasunez" ikertuko du Daewoo enpresak aurkeztutako lan-erregulazioa.

Gainera, lan-erregulazioa jaso ostean, "hilabete bat baino gehiagoko epea" zabalduko dela adierazi du. Horrela, langileen ordezkariek enpresarekin negoziatu ahal izango dute eta Daewook aurkeztutako dokumentazio guztia aztertu ahal izango da.

Bestalde, Bilduk azken urteetan Daewoo enpresari emandako laguntzen berri emateko eskatu dio Arabako Foru Aldundiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea