Gizartea -
Ez ulertzeagatik
Alkoholemia kontrol batean putz egiten jakin ez zuen gidaria, libre
Alkoholemia proba ongi egiten ez zuenez, agenteek mimika ere erabili zuten, gaztelaniaz ulertzen ez zuenez, zer egin behar zuen jakinarazteko.
Erredakzioa
Tarragonako epaile batek alkoholemia proba egin ez zuen txinatar bat absolbitu du. Epailearen esanetan, txinatarrak ez zuen Esquadra mossoek eskatu ziotena ulertu; beraz, ez zuen agintarien agindurik desobeditu.Fiskalak 10 hilabeteko kartzela zigorra eta 2 urtez gidatzeko baimena kentzea eskatzen zuen txinatar herritartasuna baina espainiar baimena dituen gidariarentzat.Polizia autonomikoak baieztatu duenez, martxoaren 31n, 04:00 aldera, Esquadra mossoek auto bat geldiarazi zuten eta etilometroan putz egiteko eskatu zioten gidariari. Honek proba gaizki egin zuenez, agenteek nola egin behar zuen azaldu zioten, gaztelaniaz hitz eginez eta mimika erabiliz. Proba ez zuela ondo egiten ikusita, autoa ibilgetu zioten.Epailearen ustez, ez da argi geratu gidariak “agenteen adierazpenak ulertu zituen edo ez”, ezta “eskaeraren garrantzia edo probari uko egitearen ondorioak ulertu zituen” ere.