Gizartea -
Deseskalatzea
Bilboko Portua da, larunbatetik, Espainiara sartzeko puntuetako bat
Estatuko zortzi portu aukeratu dituzte sarrera puntu gisa deseskalatze prozesuaren barruan, gutxienez, maiatzaren 24ra arte.
Agentziak | Erredakzioa
Bost aireportu eta zortzi portu, tartean Bilbokoa, dira Espainiara airez edo itsasoz sartzeko puntu bakarrak. Erabakia, gutxienez, maiatzaren 24 arte indarrean izango da eta helburua deseskalatze fasean inportazioekin lotutako jardueretan COVID-19aren kasu gehiago ematea da.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ministeriaren aginduaren arabera, aukeratitako aireportua Josep Tarradellas Bartzelona-El Prat, Kanaria Handia, Adolfo Suarez Madrid-Barajas, Malaga-Costa del Sol eta Palma de Mallorca dira.
Aukeratutako portuak, berriz, Bartzelonakoa, Bilbokoa, Las Palmasekoa, Malagakoa, Mallorcakoa, Tenerifekoa, Valentziakoa eta Vigokoa dira.
Espainiara aipatutako aireportuetatik sartzeko murrizketak ez die kasu guztiei eragiten: Estatuko hegazkinak, merkatal helbururik ez dutenek egiten dituzten eskalak, zama soilik eramateko egiten direnak, humanitarioak eta larrialdietakoak murrizketa horretatik kanpo geratzen dira.
Itsas portuen kasuan, Estatuko itsasontziei, zama soilik daramatenei eta helburu humanitarioekin, osasun helburuekin eta larrialdietakoekin aritzen direnei ez die murrizketak eragiten.