Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Espetxeratu egin dute Trapagaranen bikote ohiari eraso egin zion gizona
Emazte ohia, lotuta eta kolpatuta, autoaren maletategian zeramala atzeman zuten udaltzainek. Urruntze agindua zuen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espetxeratu egin dute Trapagarango Udaltzaingoak ostiralean genero indarkeria leporatuta atxilotutako 39 urteko gizona. Eguerdian Basauriko kartzelara eraman du Ertzaintza, epaileak hala erabakita.
08:30ak aldera, Salcedillo inguruan patruila-lanetan ari ziren bi udaltzainek gaizki aparkatutako ibilgailu bat ikusi zuten autobus-geltoki batean.
Ibilgailura hurbiltzean, gizon bat ikusi zuten agenteek maletategiaren gainean, eta bertatik emakume baten hankak ateratzen zirela konturatu ziren.
Udaltzainek gizonaren emazte ohia aurkitu zuten autoko maletategian, lotuta, eta kolpe arrastoekin. Gizonezkoa berehala atxilotu zuten.
Erasotzaileak bere bikote ohiarekiko urruntze agindua zuela ere egiaztatu zuen agentek.
Emakumea osasun zentro batera eraman zuten eta Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa.