Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Hildako emakumearen senideek bazekiten 'hori gertatuko zela'
Bilbon atzo hildako emakumearen bi senidek esan dute laguntza eskatu zuenean "telefono bat" eman ziotela, "besterik ez". Gaur bi kontzentrazio egingo dituzte Udalak eta konpartsek deituta.
Erredakzioa
Atzo Bilbon ustez bikotekide ohiak hil zuen emakumearen senitarteko bik adierazi dutenez, uruntze-agindua zuen hiltzaileak, baina biktimaren atzetik zebilen beti eta bazekiten "gertatu dena gertatuko zela".
Familiako beste kide baten arabera, "harrituta gaude ez zuelako pultsera eskatu. Babes hori izan balu bizirik egongo litzateke". Hala ere, laguntza eskatu zuen "baina mugikor bat baino ez zioten eman, hori baino ez. Bere atzetik zebilen beti, atzo bertan hemendik ikusi zuten". Senideak behin baino gehiagotan esan zion biktimari "alde egiteko, Bartzelonara edo, baina lan gabe zegoen eta azkenean ezbeharra gertatu da".
Bestalde, gorpua aberriratzeko laguntza eskatu du familiak.
Elkarretaratzeak
Bilboko Udalak kontzentrazioa deitu du gaur eguerdian (12:00), udaletxeko eskaileretan. Gainera, konpartsek bat egingo dute protestarekin eta 18:00etan txosnak itxiko dituzte eta elkarretaratzea egingo dute Arriaga parean.