Gizartea -

Hilketa onartu du

8 urteko kartzela-zigorra jaso dezake Amaia Azkueren hiltzaileak

17 urteko mutikoa autostop egiten zegoela hartu zuen Azkuek. Adingabeentzako Zumarragako Zentroan sartu dute, atzo aitarekin batera polizia-etxera joan eta hilketaren arduraduna zela esan ondoren.

Amaia Azkueren ustezko hiltzaileak 8 urteko kartzela-zigorra jaso dezake

01:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Azkueren hiltzaileak zortzi urteko kartzela-zigorra eta aldi baterako zaintzapeko askatasuna jaso dezake, hilketa egin zuenean adingabekoa baitzen. Gazteak atzo bertan bete zituen 18 urte.

Amaia Azkue gipuzkoarra hil egin zuela aitortu zuen asteazkenea, eta oraindik goizegi den arren zenbait iturri juridikok zehaztu dute hainbat faktorek epaia aldatu dezaketela. Zirkunstantzia aringarriak edo larrigarriak aztertu beharko dira eta, azkenik, gizahilketa edo hilketa kasu bat den zehaztu beharko litzateke.

Prozesuak ohiko bidetik jarraituta eta zailtasunik agertu ezean, epaiketa laster -azaroan- izan daitekeela uste dute iturriek. Atzotik, hiltzailea aurrera adineza da eta, gauzak horrela, baliteke zigorra helduentzako kartzela batean bete behar izatea, eta ez adingabeen zentro batean.

Hilketaren kontaketa, Ertzaintzaren arabera

Hilketa martxoaren 16an arratsaldean izan zen, arratsaldeko lehen orduan, Zarautzen, Ertzaintzak jakitera emandakoaren arabera. Amaia Azkuek bere hiltzailea autostop egiten ikusi, autoan sartu eta Azpeitiara eramatea onartu zuenean.

Ibilbidean, 17 urteko mutikoak Azkueri eraso egin omen zion eta zenbait gauza lapurtu zizkion, kreditu-txartelak besteak beste, eta gero hil egin zuen buruan kolpe gogorrak emanda.

Ondoren gorpua Ibai-Eder urtegian utzi zuen, eskuak lotuta, eta biktimaren autoa Loiolako aparkalekuraino eraman eta bertan laga zuen.

Ertzaintzaren 30 aditu ikerketan parte hartzen ari direla azpimarratu du Herrizaingo Sailak eta herritarren laguntzak garrantzi handia izan duela, datuak eta informazioa emateko hainbat telefono dei jaso dituztelako.

Gainera, bere etxean egindako miaketan hilketarekin lotzen duten froga gehiago aurkitu dituzte.

Hilketa asteazkenean aitortu zuen

Hiltzaileak Amaia Azkue 39 urteko gipuzkoarra hil zuela aitortu zuen asteazkenean Ertzaintzaren polizia-etxean. Donostiako Adingabeen Fiskaltzara joan eta hiltzailea bera izan zela adierazi zuen, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Ertzaintza gaztea ikertzen ari zen.

Urolaldeko gaztea berehala atxilotu zuten. Antza, martxoan izan zen hilketagatik ikertu du Ertzaintzak adingabea, eta aurretik egindako deklarazioan hainbat kontraesan izan omen zituen.

Gazte azpeitiarra Zumarragako Adingabeen Zentroan sartu zuten. Herrizaingo Sailak ez du xehetasun gehiagorik eman, kasua sekretupean dagoelako.

Hiltzaileak 18 urte ditu

18 urte betetzen zituen atzo

Azkueren gorputzeko kolpeek agertzen zuten indarkeria maila ikusita, erasotzailea adingabea izatea baztertu zuen Ertzaintzak, baina 17 urteko mutikoaren gorpuzkera handiak susmagarrien zerrendan mantendu zuen.

Ikerketako iturrien arabera, atxilotuak aurrekariak zituen jabegoaren kontrako delituengatik. Gainera, nahiz eta gaztea izan, trebetasun handia erakutsi omen zuen deltu horietan, profesionalen parekoa.

Zarautzeko Udalaren komunikatua

Bestalde, Zarautzeko Udalak komunikatu bat atera du Amaia Azkueren hilketa "lehen bait lehen argitu eta justizia egin dadin" itxaropena agertzeko.

Udal ordezkariak "Ertzaintzaren ikerlariekin etengabeko harremanetan" izan direla azpimarratu dute eta "gertatutakoaren garrantzia kontuan izanda, herritarren artean alarmarik sortzea saihesteko zuhurtziaz arituko dira lanean, hedabiteetako filtrazioak komentatu gabe".

Gorpua martxoaren 16an aurkitu zuten

Amaia Azkue Orion jaio eta Zarautzen bizi zen. Martxoaren 16an hilik agertu zen Ibaieder urtegian. Ertzaintzak ez du oraindik argitu hilketaren arrazoia zein izan zen, nahiz eta lapurretaren hipotesiak indar handia duen, Amaia Azkueren txartelarekin hiltzaileak dirua atera baitzuen Azpeitian.

Hiltzaileak Amaiaren autoa erabili zuen hil ondoren alde egiteko.

Azpeitiako presa batean aurkitutako emakumearen gorpuak indarkeria zantzuak zituela adierazi zuen bere egunean Herrizaingo Sailak. Emakumeak "kolpe gogorrak" zituen aurpegian.

Zarauzko taberna batean ikusi zuten azkenengoz, martxoaren 16an, eguerdiko 12:30etan, lagun batekin kafe bat hartzen ari zela.

Ondoren, ez zen etxera bueltatu, eta ez zen eskolara joan umeen bila; ondorioz, senarrak salaketa bat jarri zuen Ertzaintzan emakumearen desagerpena zela eta.

Gorpua aurkitu zuten tokiaren inguruan, Azpeitiako Muarbe auzoan, balineko pistola bat aurkitu zuen Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea