Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroa "ondo kokatuta eta sistema indartsuarekin" sartuko da malgutze prozesuan

Konfinamenduaren malgutze prozesua Nafarroa barruan ere "asimetrikoa" izatearen alde egin du Chivitek, gaixotasunaren eragina ezberdina izan baita lurraldeka.

Maria Chivite, erkidegoetako presidenteekin egindako bideokonferentzian. Argazkia: EiTB.
Maria Chivite, erkidegoetako presidenteekin egindako bideokonferentzian.
Maria Chivite, erkidegoetako presidenteekin egindako bideokonferentzian. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa konfinamenduaren malgutze prozesuan sartuko da astelehen honetan “ondo kokatuta”, osasun sistema “indartsua” duela konprobatuta. Sistemak ondo eutsi dio koronabirusaren momenturik gogorrenari, baina bere mugara iritsi gabe. Guztira, 462 pertsona hil dira Foru Erkidegoan COVID-19aren ondorioz.

Hori da Maria Chivite Nafarroako presidenteak aste honetan bertan adierazi duena. Chivite, gainera, malgutze prozesua Nafarroa barruan eremodu “asimetrikoan” egitearen aldekoa da. Espainiako Gobernuak ezarritako egutegia errespetatuz, baina irizpide propioekin. Izan ere, Nafarroako zonalde ezberdinetan kutsatze indize ezberdinak izan dira.

Horrela, COVID-19ak eragin handiagoa izan du Artaxoan (35,36 kasu mila biztanleko), Tafallan (23,67), Cintruenigon (19) edo Agoitzen izan dira, eta beste herri batzuetan, gaixotasunaren eragina txikiagoa izan da: Leitzan (1,52 kasu mila biztanleko), Lesakan (1,43) edo Isaban (2,59).

Kutsatzeen erritmoa nabarmen handiagoa izatera heldu zen arren, azken egunetan % 1etik beherakoa da, eta datu horiek, Santos Indurain Osasun kontseilariaren ustez, “itxaropentsuak” dira. Larunbatera arte, Nafarroan 4.888 positibo antzeman dira PCR proben bidez eta beste 1.523 antigorputzetan oinarritutako proben bidez.

Atzora arte, 1.979 gaixo ospitaleratu dituzte Nafarroan (132 Zainketa Berezietako Unitatean) eta gainontzekoei etxeetan egin zaie gaixotasunaren jarraipena. Guztira, 460 hildako izan dira eta 2.281 sendagiri epidemiologiko eman dituzte.

Gaur egun, 38 paziente daude Zainketa Berezietako Unitateetan. Momenturik larrienean 97 egon ziren, baina, orotara, 130 hartzeko prest zeuden.

PCR proben kasuan, egunean 400 egitetik 1.400 egitera pasa dira. Gainera, beste laborategi batzuk proba egiteko egokitzea beharrezkoa balitz, egunean 6.000 proba egiteko aukera egongo litzateke.

Eragina ekonomian

Alarma egoera ezarri zenetik, Nafarroan 3.200 langabe gehiago daude eta Aldi Baterako 6.500 Lan Erregulazio bideratu dira 56.000 langileri eragiten dietenak. Horietariko 5.000 langile Nafarroako enpresarik handienekoak dira, Volkswagen lantegikoak. Volkswagenek aste honetan bertan ekin dio berriro bere jarduerari, lau eguneko txandetatik bi egun bakarrik lan eginda eta hiru txandetatik bakarra erabilita. Hala ere, asmoa erritmoa pixkanaka handitzen joatea da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Nafarroako Gobernuko presidentea COVID kasuak Alarma egoera Deseskalatzea gaur