Gizartea -
GERTAKARIA
Industria pabiloi baten fatxada errepidera erori da Leioan
Ez du inork minik hartu, eta kalte materialik ere ez du apenas eragin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Abandonatutako industria pabiloi baten aurrealdea errepidera erori da Leioan; Bilbo eta Getxo lotzen dituen itsasadarraren ertzeko bidera erori da fatxada ia osorik, hain zuzen.
08:10ean gertatu da istripua, Leiolako Felipe del Rio kalean.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, konfinamendua dela eta ingurua hutsik zegoen, ez zebilen ez ibilgailurik eta ez herritarrik, eta beraz, kalteak txikiak izan dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea