Gizartea -

KORONABIRUSA

Donostiak adingabeen dentsitate eremuen mapa bat egin du, irteerei begira

Mapa horrek adierazten du zenbat adingabe dauden espazio publikoko hektarea bakoitzean eta eremu bakoitzean, jakin ahal izateko zein diren kaleetan haurren presentzia handiena izan dezaketen puntuak.

Mapa: Donostiako Udala
Mapa: Donostiako Udala
Mapa: Donostiako Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak "arduraz eta zentzuz" jokatzeko eskatu du, adingabeen irteerak ezarritako irizpideak urratzen dituen egoerarik sor ez dezan. Aldi berean, Udal Informazio Unitatearen eskutik, hiriko eremu guztien mapa bat egin du, adingabeen dentsitatea erakusten duena, eskuragarri dagoen espazio publikoaren proportzioan.

Deskargatu hemen mapa PDF formatuan

Mapa horrek adierazten du zenbat adingabe dauden espazio publikoko hektarea bakoitzean hiriko eremu bakoitzean, jakin ahal izateko zein diren kaleetan haurren presentzia handiena izan dezaketen puntuak.

Igandetik, apirilaren 26tik aurrera, konfinamendu neurrien arintze fasearen barruan, haurrek kalera irteteko baimena izango dute. Heldu batek lagunduta 14 urtetik beherakoak paseatzera irten ahal izango dira. Udalak irteera hauek erantzukizunez eta modu arduratsuan egiteko deia egin nahi die gurasoei/arduradunei eta gogorarazi du, esaterako, helduen ardura dela irteerak modu egokian egitea eta ezarritako neurriak eta irizpideak errespetatzea.

Baita, haurrak heldu batek lagunduta irtengo direla: gurasoak edo euren etxean bizi den heldua izan daiteke, eta gehienez ere hiru haur batera.

Egunean behin eta ordubetez atera ahalko dira. Etxetik gehienez kilometro bateko eremuan. Ordutegiari dagokionez, goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara irten ahal izango dira. Jende-kontzentrazioak ekiditeko, irteerak modu mailakatuan planifikatu behar dira egunean zehar, jende gehieneko orduak eta joan-etorri gehien dauden tarteak saihestuz.

Bestalde, haur parkeak itxita daude eta eremu komunak ezin dira erabili. Hala ere, haurrek jostailuak, bizikleta, patinetea edo baloia atera ahalko dituzte, baina ezingo dituzte beste haurrekin partekatu.

Azkenik, hiriko hondartzak eta parkeak (Aiete, Urgull, Cristina Enea edo Ametzagaina) itxita daudla gogorazi du Udalak, eta, beraz, ezin izango dira erabilera eta aisialdi guneak izan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa