Gizartea -

Indarkeria matxista

Osasun langile batek sexu eraso bat jasan duela salatu du Nafarroan

Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile batek sexu eraso bat salatu zuen atzo; segurtasun zaindari batek indarrez ukituak egin zizkiola ohartarazi du.

Nafarroako Justizia Jauregia. Argazkia: EiTB.
Nafarroako Justizia Jauregia
Nafarroako Justizia Jauregia. Argazkia: EiTB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Noticiasdenavarra.com-ek jakitera eman duenez, Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile batek sexu-eraso baten biktima izan zela salatu zuen atzo Foruzaingoan. Segurtasun zaindari batek indarrez ukituak egin zizkiola aitortu zuen. Biktimak segurtasun zaindariaren txanda berdinean egin zuen lan, koronabirusaren krisiaren ondorioz Nafarroan pazienteentzat prestatutako ospitaletik kanpo dagoen zerbitzu batean.

Ez ziren elkar ezagutzen, eta elkarrekin lan egin zuten lehenengo eguna zen. Ustezko erasotzailea aske geratu zen atzo, eta Iruñeko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko titular batek urruntze agindua ezarri zion langilearekiko. Adierazpena bideokonferentzia bidez egin zuen, eta erasotzaileak egozten zaizkion gertaerak ukatu zituen. Egun gertatutako ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak