Gizartea -
Istripua
Kamioilari bat zauritu da bere ibilgailua irauli ostean, Deban
Gipuzkoa-3210 errepidea itxita egon da 11:30ak arte, kamioiak zama galdu baitu. Gainera, bidea olioz eta gasolioz bete da. Dagoneko egoera bere onera itzuli da.
Erredakzioa
Kamioilari bat zauritu da gaur goizean bere ibilgailua irauli ostean, Gipuzkoa-3210 errepidean, Deban (Itziar eta Lastur auzoen artean).
Ertzaintzaren arabera, kamioiak zama -harri handiak- galdu du eta, gainera, bidea olioz eta gasolioz bete da.
Kamiolaria, berriz, bertan artatu dute, buruko mina eta zorabioak baitzituen, eta Mendaroko Ospitalera eraman dute gero.
Herri-lanetako brigada istripua eman den lekura gerturatu da, errepidea garbitzeko, eta garabi batek kamioia errepidetik atera du. Dagoneko egoera bere onera itzuli da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea