Gizartea -
Gertakaria
Baionako mediku bat atxilotu dute ustezko eutanasia kasu batengatik
Larrialdi zerbitzuetako langileek ohartarazi zuten Baionako ospitaleko zuzendaritza eta azken hauek Poliziari deitu zioten.
Erredakzioa
Baionako Ospitaleko mediku bat atxilotu dute, ustez lau pertsonari hiltzen laguntzea egotzita. Larrialdi zerbitzuetako langileek ohartarazi zioten ospitaleko zuzendaritzari lau pertsona horiek ez zirela berez hil. Gauzak horrela, zuzendaritzak Poliziari deitzea erabaki zuen.
Poliziak atzo goizean atxilotu zuen medikua, eta orain atxiloaldi prebentiboan dago Baionako komisaldegian, izan ere, Frantzian eutanasia ez da legezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea