Gizartea -

Koronabirusa

Gidari bat salatu dute Iruñean, istripua izan eta drogetan positibo emateagatik

Alarma-egoeraren ondorioz ezarritako neurriak ez betetzea ere egotzi dio Iruñeko Udaltzaingoak. Azken 24 orduotan, 52 esku-hartze egin ditu.

38 urteko gidariak farola baten aurka talka egin zuen astelehenean. Argazkia: @PamplonaIrunaPM
38 urteko gidariak farola baten aurka talka egin zuen astelehen arratsaldean
38 urteko gidariak farola baten aurka talka egin zuen astelehenean. Argazkia: @PamplonaIrunaPM

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak gidari bat salatu du astelehen honetan, istripua izan ondoren drogetan positibo ematea leporatuta. Horrez gain, koronabirusak eragindako pandemia dela-eta ezarritako alarma-egoeraren neurriak ez betetzea egotzi diote.

38 urteko gidariak farol baten aurka talka egin zuen astelehen arratsaldean, Unibertsitaterako errepideak eta Eskirotz kaleak bat egiten duten lekuan. Istripua izan ondoren, droga-proba egin zioten eta positibo eman zuen, Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Azken 24 orduotan, Iruñeko Udaltzaingoak 52 esku-hartze egin ditu. Horien artean, koronabirusari aurre egiteko asmoz ezarritako araudia ez betetzearekin lotutako zazpi delitu atzeman dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Drogak Gaixotasunak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera