Gizartea -

KORONABIRUSA

19 hildako EAEn eta 16 Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz

Azken hilabete eta erdiko kopururik txikiena da EAEn. Nafarroan dagoeneko koronabirusa gainditzen duten mila paziente baino gehiago daude.

Seigarren osasun alerta astea. Argazkia: EFE
Donostia Ospitaleko osasun- angileek jendearen babesa eskertu dute
19 heriotza eta 59 positibo berri EAEn, azken hilabete eta erdiko zenbaki baxuena

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, 19 pertsona hil dira EAEn azken orduetan, eta 59 positibo gehiago zenbatu dituzte. Azken hilabete eta erdiko daturik txikienak dira, eta konfinamendua hasi aurretik zeudenak baino baxuagoak.

Mikel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Osasun Plangintzaren zuzendariak emandako datuen arabera, gaur arte 1.081 pertsona hil dira EAEn, eta 12.628 pertsona kutsatu dira.

Halaber, ospitaleratze eta zainketa intentsiboetako unitateen okupazioaren datuek bilakaera positiboa izaten jarraitzen dute. Osasun-krisia hasi zenetik 7.124 gaixo sendatu dira; horietatik 152, azken orduetan. 2.845 lagun errekuperatu dira eta 5.135 lagunek jaso dute alta (gerta daiteke pertsona bera bi zerrendetan egotea).

Atzo 2.340 PCR test egin ziren, eta, guztira, horrelako 57.284 proba egin dira.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 3.241 positibo daude Araban (162 ospitaleratuta); 7.045 Bizkaian (603 ospitaleratuta) eta 2.342 Gipuzkoan (209 ospitaleratuta).

Bestalde, Sanchezek azaldu duenez, bihartik aurrera buletinak probak kontabilizatzeko modua aldatuko du, Osasun Ministerioaren eskakizunei erantzuteko.

Orain arte, eskaintzen ziren kasu positiboen kopurua PCR eta test azkarren batuketaren emaitza zen. Hemendik aurrera, bereizita emango dute.

Nafarroan, 79 kasu positibo gehiago zenbatu dituzte azken 24 orduetan (pandemia hasi zenetik, 4.735) eta 16 hildako (385 gaixo hil dira jada). Horietako 281 ospitaleetan hil dira, eta 104, berriz, ospitaleetatik kanpo. 26 eta 104 urte artean zituzten, baina batez bestekoa 82 urtekoa da, Foru Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Nafarroak 3.227 kasu aktibo ditu gaur egun (kopuru horrek ez ditu kontuan hartzen hildakoak eta alta epidemiologikoa jaso dutenak), hau da, bezperan baino 68 gutxiago.

Osasun Ministerioak eman eta Foru Gobernuak gerora baieztatu dituen datuen arabera, Nafarroako kasu positibo guztietatik 4.697 baieztatutako kasuak dira, eta horiei 38 kasu gehitu behar zaizkie, antigorputzen testean positibo eman dutenak. Proba egiteko unean sintomarik ez duten pertsonak dira.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak azpimarratu duenez, Foru Erkidegoak "kasu positibo berrien hazkundea egonkortzen jarraitzen du".

Hala ere, "datu estatistiko hori alde batera utzita, epidemiologikoki goizegi da epidemiaren sabaiari buruzko ondorio bat ateratzeko; izan ere, zerra hortzen efektuaz gain, aldagai gehiagok parte hartzen dute, besteak beste, populazio ezberdinaren gaineko proba kopuruaren igoerak".

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak asteroko buletin epidemiologikoa kaleratuko du astearteetan, eta haren ordezkariek agerraldia egingo dute, alderdi horiek eta beste batzuk "zuhurtasun osoz" baloratzeko; izan ere, "beharrezkoa da hurrengo egunetan joera eta erregistroa berrestea, segurtasun eta perspektiba handiagoa izateko".

Bestalde, azken egunean 131 alta epidemiologiko berri zenbatu dituzte, hau da, Nafarroan 1.123 pertsona sendatu dira jada. Guztira 1.856 paziente daude ospitaleratuta, atzo baino 13 gehiago; horietatik 128 zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratu behar izan dituzte.

Kasu aktiboetatik 266 ospitaleratuta daude, 53 zainketa intentsiboetako unitateetan eta 91 etxean. Gainerako % 87,3 sintomatologia arinarekin ari da gaixotasuna etxean sendatzen.

Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herriko egoera zein den zehaztea, berriz, ez da erraza. Agintariek ez dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari buruzko datu ofizialik ematen. Pirinio Atlantikoko eta Akitania Berriko datuak soilik eskaintzen dituzte.

Franck Dolosor ETBko kazetariak bildutako informazioaren arabera, COVID-19 gaitzarengatik 20 lagun hil dira Baiona eta Paueko ospitaleetan eta Akitania Berrian 247.

Maiatzaren 11ra arte luzatuko da konfinamendua Ipar Euskal Herrian Frantziako Errepublikako presidenteak jakinarazi duenez. 

Gainera, maiatzean test gehiago egingo dituztela eta herritarren artean maskarak banatuko dituztela agindu du.

Heriotzak eta kutsatzeak behera egin dute Espainian

Koronabirusak 399 pertsona hil ditu 24 ordutan Espainian, eta, ondorioz, hildakoen kopurua 20.852 pertsonara igo da. Baieztatutako koronabirus kasuak ere murriztu egin dira (4.266 gehiago; igandean, 4.218 izan ziren), baina 200.210 kasu positibo zenbatu dituzte guztira.

Osasun Ministerioak astelehen honetan argitaratutako azken datuen arabera, Espainian 80.587 pertsona sendatu dira, horietako 3.230 azken egunean.

Madrilgo Erkidegoa da oraindik kalte handiena jasan duena: 56.963 kutsatu zenbatu dituzte bertan, eta 41.676 positibo dituzte Katalunian.

Koronabirusak 399 hildako gehiago eragin ditu Estatu espainiarrean
Koronabirusak 399 hildako gehiago eragin ditu Estatu espainiarrean
Koronabirusak 399 hildako gehiago eragin ditu Estatu espainiarrean

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gaixotasunak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea gaur Gizartea