Gizartea -

Eraso informatikoa

Eraso informatiko batek agerian utzi ditu EDPren ehunka bezeroren datuak

EAEn eta Nafarroan bezeroak dituen portugaldar erraldoi elektrikoak bere sare korporatiboari eraso diotela baieztatu du.

Portugalgo kazeten arabera, erasogileek 10 milioi euro eskatu dituzte
Kode informatikoa
Portugalgo kazeten arabera, erasogileek 10 milioi euro eskatu dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energias de Portugal (EDP) taldeak eraso informatiko bat jaso zuen astelehenean bere sare korporatiboan eta ehunka bezeroren datu pertsonalak lapurtu zizkioten, zeinak “dark webean” partekatzen ari diren, Expresso portugaldar astekariak iragarri duenez.

Hedabide horren arabera, pirata informatikoek lortu zituzten datuak EDPk barne komunikazioetan “Zilar” eta “Urre” deitzen dituen bezeroenak dira, eta biktimak ehunka direla adierazi du, nahiz eta ez duen zehaztu guztira zenbat izan ziren.

Hegoaldean bezero ugari dituen enpresak berak baieztatu du astelehenean bere sare korporatiboan eraso bat jaso zuela eta horrek ondorioak ekarri dizkiola bere zerbitzu eta operazio batzuen funtzionamenduari baina ez energia hornikuntzan.  

EDPk baieztatu ez badu ere, Portugalgo hedabideek adierazi dute eraso informatikoaren egileek 10 milioi euro eskatu zituztela bitcoinetan, bereganatu zuten informazioa ez publikatzearen truke.

EDP Europako energia enpresa handienetakoa da, 10 milioi bezero eta 12.000 langile ditu mundu osoan eta eskumendeko enpresak ditu Espainiako Estatuan, Brasilen eta AEBn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak