Gizartea -

Gaztela eta Leon

Emakume bat hil da Valladoliden, leihotik erorita

Emakumea etxebizitzako leihotik behera erorita hil da gaur goizaldean, Pajarillos auzoan.

Emakumea Alcotan kalean aurkitu dute. Argazkia: EFE
Gertakarien lekua
Emakumea Alcotan kalean aurkitu dute. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

56 urteko emakume bat hil da Valladoliden, leihotik erorita, Gaztela eta Leongo Gobernu Ordezkaritzak EFE albiste-agentziari jakinarazi dionez.

Emakumea Alcotan kalean aurkitu dute, 02:20 aldera, ustez senarrak hirugarren pisuko leihotik bota ostean.

Hasiera batean, emakumearen senarra atxilotu egin dute, heriotzarekin zerikusia izan zezakeelakoan, baina epaileak aske utzi du ondoren. Izan ere, lelukoen testigantzak entzun eta gero, epaileak ondorioztatu du gizona emakumea laguntzen saiatu zea.

Polizia Nazionaleko eta Udaltzaingoko agenteak bertaratu dira, baita zainketa intentsiboetako unitate mugikor bat eta osasun langileak ere. Halere, ezin izan dute ezer egin emakumearen bizia salbatzeko, 112 larrialdi zerbitzuko iturriek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak