Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Madrilen ustez bikotekide ohia hiltzeagatik
38 urteko emakumea asteburuan topatu zuten hilik, Guadalajarako Tejera Negrako pagadi batean.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 51 urteko gizon bat atxilotu du Madrilgo El Atazar herrian ustez bikotekide ohia, 38 urteko emakumea, hil duelakoan.
Ustezko hiltzailea espainiarra da, biktima, berriz, brasildarra.
Guadalajaran, Tejera Negrako Pagadi batean aurkitu zuten emakumearen gorpua asteburuan. Oraindik ez dago argo hilketa noiz eta nola gertatu zen, kasua sekretupean dago.
Ustezko hiltzailearen anai batek eman zion abisua Alcobendasko Polziari. Antza, ez zuen lortzen bere koinata ohiarekin hitzegitea eta kezkatuta zegoen anaiak zerbait egin zilakoan. Ustezko erasotzaileak urruntze agindua zuen ezarritako.