Gizartea -
Lan gatazka
Alemaniako aire kontrolatzaileek greba deitu dute biharko
Aire Segurtasuneko Departamentuaren arabera, lanuzteak 2.000 hegaldiri eragin diezaieke eta Alemaniako aire eremua geldiarazi dezake.
Erredakzioa
Alemaniako aire kontroltzaileen sindikatuak (Gdf)greba deitu du biharko, goizeko 04:00aldera hasi eta 10:00aldera arte.
Aire Segurtasuneko Departamentu anuztearen kontrako errekurtsoa jarri ala ez aztertzen ari da. Joan den astean esaterako, ostegunerako deituta zegoen greba debekatzea lortu zuen azken unean.
Aire Segurtasunak negoziazioei heltzeko ostiralean egindako proposamena baztertu zuen Gdf sindikatuak, eskaintza berririk ez zuela jasotzen argudiatuta.
Sindikatuak soldata &' || ' 6,5 igotzea nahi du, lan baldintza hobeak eskatzen ditu eta ordutegien eta aparteko orduen inguruko mugak hobetzea.
Alemaniako nazioarteko 16 aireporturi eragingo die lanuzetak aurrera jarraizen badu. Aire Segurtasuneko Departamentuaren arabera, grebak 2.000 helgaldiri eragin diezaieke eta Alemaniako aire eremua guztiz geldiarazi dezake.