Gizartea -

KORONABIRUSA

Urrira atzeratu dira hizkuntza-eskakizunen probak administrazioan

Lehen azterketa horretarako onartutako eskaerak kontuan hartuko dira udazkeneko deialdirako.

Azterketa bat. Artxiboko irudia.
Azterketa bat
Azterketa bat. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) maiatzaren 9an egitekoa zen langile publikoen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko aurtengo lehen deialdia urrira atzeratzea erabaki du, koronabirusaren pandemia dela eta.

Lehen azterketa horretarako onartutako eskaerak udazkeneko deialdirako kontuan hartuko direla jakinarazi du HAEEk.

Guztira, 4.457 eskaera erregistratu ziren 1., 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko, B1, B2, C1 eta C2 euskara-mailei dagozkienak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak apirilaren 8an argitaratuko du Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren ebazpena, maiatzeko probak baliogabetzeari buruzkoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak