Gizartea -

GURASOS

Konfinamenduak iraun bitartean sirena hotsa zabaltzeko deia, erraustegiaren aurka

GuraSOS taldeak, egunero, 12:00etan, sirena hotsa zabaltzeko deia egin die gipuzkoar guztiei, "Zubietako erraustegiak dakarren arriskuaz kontzientziatzeko eta protesta egiteko".

Gaur eguerdian egindako protestaren irudia. Argazkia: @guraSOS
Gaur eguerdian egindako protestaren irudia.
Zubietako erraustegiaren kontrako sirena hotsak, Gipuzkoako hainbat herritan

1:00

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur eguerdiko hamabietan, bost minutuz, sirena antiaereoen hotsak eta txistuak entzun dira Usurbil eta Lasarteko balkoi eta leihoetan Zubietako erraustegiaren kontra protesta egiteko.

Gaurtik aurrera eta konfinamenduak irauten duen bitartean, Gurasos plataformak Gipuzkoa osora zabaldu nahi dute ekimena, egunero 12:00etan sirena hotsa zabalduz, "erraustegiak isuritako dioxina eta beste toxiko batzuek eragiten duten arriskuaz" ohartarazteko. Horretarako, sirena hotsaren audioa ere zabaldu dute euren sare sozialetan, jendeak erreproduzitu dezan.

GuraSOS elkarteko Joseba Belaustegik "egoera larriagotzen" ari dela azaldu du Euskadi Irratian, konfinamendu egoeran ere, erraustegiak frogak egin eta kea isurtzen jarraitzen duelako. "Ziurrenik, Zaldibarko zabortegian pilatzen ziren industria-hondakinak ere bertan erreko" direla ohartuta, oso kezkatuta azaldu du Belaustegi.

"Ez bazenekien zer lurperatzen zuten Zaldibarren ez duzu jakingo zer erreko duten Donostian" salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Lasarte-Oria argazkiak Usurbil bideoak Albisteak