Gizartea -
Trafikoa
Auto-gidari bat hil da trenak harrapatuta, Gueñesen
Ezbeharra Mulikar kaleko trenbide-pasagunean gertatu da. Biktima 85 urteko gizonezkoa da. Treneko bidaiaririk ez da zauritu.
eitb.eus
Turismo baten gidaria hil da gaur eguerdian Gueñeseko trenbide-pasagunean trenak harrapatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 12:20 aldera gertatu da Bizkaiko udalerriko Mulikar kalean. Biktima 85 urteko gizon bat da, Gueñeseko bizilaguna. Ibilgailuan bakarrik zihoan istripua gertatu denean.
Bilbo-Balmaseda ibilbidea egiten ari zen treneko bidaiaririk ez da zauritu. Alabaina, bidariek autobusez jarraitu behar izan dute ibilbidea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea