Gizartea -

COVID-19

Etxebizitzetan "gehiegizko zaratak ekiditeko" eskatu du Donostiako Udalak

Azken zazpi egunetan, 092 telefonoak bizilagunen kexak aitortzeko 70 dei baino gehiago jaso ditu, batez ere, musikaren bolumenagatik, baimendutako dezibelioak gainditzen zituelako.

Donostiako Asakatasuna Etorbidea. EiTB
Donostiako Asakatasuna Etorbidea
Donostiako Asakatasuna Etorbidea. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak herritarren laguntza eskatu du etxebizitzetan "gehiegizko zaratak ekiditeko". Udaltzaingoak COVID-19ari aurre egiteko konfinamendua hasi zenetik  kexak helarazten dituzten bizilagunen deiak ugaritu egin direla adierazi du eta horrek zaildu egiten duela pertsona ahulen eta osasun-arloko profesionalen atsedena.

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, azken zazpi egunetan 092 telefonoak kexak aitortzeko bizilagunen 70 dei baino gehiago jaso ditu, batez ere, baimendutako dezibelioak gainditzen zituen musika dela eta.

Martin Ibabe Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako zinegotziaren esanetan, "dei gehienak adineko pertsonak edo gaixoak egin dituzte, zaurgarritasunagatik edo osasun egoeragatik erosketak egitera ere atera ezin direnak".

Era berean, Ibabek gehiegizko zaraten berri ematen ari diren beste kolektiboetako bat osasun-langileak dira, "aparteko lan-karga pairatzen ari dira, eta ezin dute atsedenik hartu gehiegizko dezibelioen ondorioz" azpimarratu du.

Horregatik, etxebizitza guztien laguntza eskatu du, eta honakoa gaineratu du: “Ulertzen dugu konfinamendu egoera zaila dela, eta bozgorailuak kalera ateratzea egoera eramangarriagoa egiten duela. Baina aitzitik, pertsona asko kaltetzen ari gara, besteak beste, egunero egoera zail honi aurre egiteko borrokan ari diren profesionalei”.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Koronabirusa