Gizartea -

Koronabirusaren krisia

Madrilek 5.500 oheko ospitala jarriko du martxan Ifeman

Zainketa Berezietako Unitatea ere izango du. Espainia osoan koronabirusagatik hildakoen % 62,7 Madrilen hil dira.

Gizon bat, maskarillarekin, Madrilgo ospitale baten aurrean. Argazkia: Efe.
Gizon bat, maskarillarekin, Madrilgo ospitale baten aurrean
Gizon bat, maskarillarekin, Madrilgo ospitale baten aurrean. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrileko Erkidegoak behin-behineko hospital bat martxan jarriko du koronabirusa duten gaixoentzat bereziki. Ospitalak 5.500 ohe izango ditu kasu arinentzat eta Zainketa Berezietako Unitatea larrienentzat. Zentroa Osasun Ministerioarekin elkarlanean zabalduko da eta Larrialdietarako Unitate Militarraren babesa izango du.

"Helburu nagusia ospitaleratzeei eta zainketa bereziak behar dituztenei beharrezko arreta ematea da, datozen egunetan kasu kopurua handitzen jarraitzea aurreikusita dagoela ikusita", azaldu dute Madrileko gobernuko arduradunek, ohar batean.

Madrileko Erkidegoan 130 pertsona gehiago hil dira koronabirusagatik azken 24 orduetan, eta, dagoeneko 628 hildako izan dira, Espania osoan izandako hildakoen % 62,7. Orotara, estatuu osoan 1.002 pertsona hil dira eta 19.980 koronabirus kasu antzeman dituzte.

Madrileko ogobernutik adierazi dutenez, "azken orduetan Espainiako gobernuko arduradunekin harremanetan" izan dira, eta ospitala "datozen egunetan" martxan jartzeko asmoa dute.

Defentsa Ministerioarekin adostutako gainontzeko neurrien inguruan, Madrileko Erkidegoak esan du ejerzitoak hildakoen garraioa indartu eta Larrialdietarako Unitate Militarrak adinekoen egoitzen desinfekzioan lagunduko duela.

Iragan ostegunean, Madrilen koronabirusaren aurkako Espainiako lehen ospitale medikalizatua jarri zuten martxan. Hasiera batean, 9.000 leku izango ditu beharrezkoa duten zaintza euren etxeetan jaso ezin duten gaixoentzat.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Koronabirusa