Gizartea -
Koronabirusa
Etxean maskarillak egiteko bideo gida sareratu du Donostiako moda eskola batek
Medikuen eta farmazialarien aholkuei jarraituta egin dute diseinua, baina ez da osasun alorrean erabiltzeko modukoa eta ez du % 100 babesten.
agentziak | erredakzioa
Donostiako Asun Dominguez Moda Akademiak bideo gida bat egin du etxean oihalezko maskarillak nola egin azaltzeko, koronabirusaren osasun krisiari aurre egiten laguntze aldera.
Akademiak azaldu duenez, Medikuen eta farmazialarien aholkuei jarraituta egin dute diseinua, aurpegia ondo estal dezan, kokotsetik belarrietara eta begietara.
Maskara ezin da osasun alorrean erabili, eta ez du % 100ean babesten, "baina birusa gure barrutik ateratzea galarazten du". Gainera, erabili eta gero desinfektatu egin behar dela gogorarazi dute, eta horretarako urarekin eta lixibarekin irakin behar dela 5 minutuz gutxienez.
Maskarilla egiteko, kotoizko oihal lodi bat behar da, izara zati bat adibidez, eta A4 tamainako lau geruza egin, 45x30 cm-ko beste zati bat, eta bi gomazko tira.