Gizartea -
Sutea
Hiru pertsona intoxikatu dira Sestaoko etxebizitza bateko sutean
Bi pertsona artatu behar izan dituzte eta beste bat San Eloy ospitalera eraman behar izan dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru pertsona intoxikatu dira gaur goizaldean Sestaon (Bizkaia), Miguel de Cervantes kaleko etxebizitza batean sutea piztean. Bi pertsona artatu behar izan dituzte eta beste bat, 67 urteko emakume bat, San Eloy ospitalera eraman behar izan dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, sua goizaldeko laurak aldera piztu da etxebizitza batean eta ke handia eragin du etxebizitzako eskaileretan. Bertaratu diren suhiltzaileek eta osasun langileek euren etxeetan mantentzeko eskatu diete bizilagunei, kearekin ez intoxikatzeko.
Suhiltzaileek sua itzali eta eraikina aireztatu dute. Suak sutea hasi den etxebizitzan baino ez ditu eragin kalteak.