Gizartea -

Indarkeria matxista

50 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, ama jotzea egotzita

Erasoa astelehenean jazo zen, Olagibel kaleko osasun zentro batean. Bi aldeei entzun ondoren, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, etxeko indarkeriaren delitua egotzita.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 50 urteko gizon bat atxilotu du, etxeko indarkeriaren delitua egotzita, ustez ama jotzeagatik.

Erasoa astelehenean jazo zen, 09:30 aldera, Olagibel kaleko osasun zentroan. Antza denez, oso asaldatuta zegoen gizon bat "arazoak" sortzen ari zen.

Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu zen, eta gizona amaren bila joan zela egiaztatu zuen. Emakumeak medikuari esan zionez, ordea, semeak maiz jotzen du.

Bi aldeei entzun ondoren, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi zuten, etxeko indarkeriaren delitua egotzita.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa