Gizartea -

Zirkulazioa

Ilara handiak N-1ean Andoainen, hiru orduz, istripu baten ondorioz

Zazpi kilometrorainoko auto-ilarak izan dira, Lasarte-Oriarako norabidean. Zortzi ibilgailuk egin dute talka, eta bost lagun zauritu dira, bat ere ez larri.

Istripuak auto-ilara luzeak sortu ditu. Argazkia: eitb.eus.
Istripuak auto-ilara luzeak sortu ditu
Zortzi ibilgailuk talka egin dute Andoainen, eta auto-ilara luzeak sortu dira

0:43

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat autoren arteko istripu batek zazpi kilometrorainoko ilarak sortu ditu astearte goizean, N-1ean, Andoainen, Lasarte-Oriarako norabidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zortzi ibilgailuk egin dute talka, istripuan, eta ilarak hiru orduz izan dira errepidean.

Bost lagun zauritu dira, bat ere ez larri, iturriek azaldu dutenez. Gutxienez bi ospitaleratu dituzte.

Ezbeharra 08:00ak aldera jazo da, eta autoek ezkerreko erreian egin dute talka elkarren aurka; horrek ilarak sortu ditu, goizeko lehen orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Lasarte-Oria albisteak Andoain albisteak Albisteak N-1 azken ordukoa