Gizartea -
M-15 Mugimendua
'Suminduak' Soleko Plazan bildu dira berriro, eskarmentuak trukatzeko
Estatuko toki desberdinetatik iritsi dira 600 sumindu inguru. Esperientziak amankomunean jarri ostean, manifestazio bat egingo dute igande honetan Madrilgo kaleetatik.
Erredakzioa
Estatuko puntu desberdinetatik etorritako 600 ''sumindu'' inguru bildu dira Madrilgo Soleko Plazan, "indarrak berreskuratzeko" afaldu ostean, mungimenduaren inguruan izandako eskarmentuak partekatzeko asmoz.
Espainiar Estatuko sei bidetik heldu dira Madrilera. Banderak, abestiak eta musikak egin diete harrera partehartzaileei. Egunean zehar ez da aparteko gertakaririk jazo.
Lehenengo kanpaldia hustu zutenetik martxan dagoen informazio gune bakarrak, Sol Plazakoa, alegia, lagun anitzen informazio eskaerak hartu ditu, ''suminduek'' prestatu dituzten ekitaldien berri jasotzeko, hain zuzen ere. Ekitaldi guztien informazioa ''tomalaplaza.net'' webgunean dago eskuragai.
Afaldu ostean, biltzar bat egingo dute ''suminduek'', manifestazio desberdinetan izandako eskarmentuak amankomunean jartzeko. Gainera, nazioarteko beste plazekin konexioak egingo dituzte (Greziarekin, Egiptorekin, Herbeherekin, Londresekin eta Israelekin). Igande honetan, manifestazio berri bat egingo dute eta M-15 Mugimenduko leloak izango ditugu berriro entzungai Madrilgo kaleetatik.