Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Kordobako Posadas herrian

Emakumea bere etxean hil du gizonezkoak. Ondoren, ustezko erasotzailea bere buruaz beste egiten saiatu da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

69 urteko gizon batek 65 urteko emakume bat hil du astelehen honetan, 12:30 aldera, Posadasen (Kordoba); ustezko erasotzailea, emakumearen bikotekide ohia, bere buruaz beste egiten saiatu da.

Guardia Zibila hilketa indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari da; izan ere, lehen informazioen arabera, emakumearen bikotekide ohia etxean sartu da eta labankada batekin hil du, kasuaren inguruko iturriek EFe albiste-agentziari jakinarazi diotenez. Emakumea banantze tramiteetan omen zegoen.

Ustezko erasotzailea bere buruaz beste egiten saiatu da, eta, gertakarien lekuan artatu ondoren, Sofia Erregina Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Iturri berberek adierazi dutenez, gertaeraren lekukoak daude, eta, beraz, ikerketa nahiko azkar egiten ari dira.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa Emakumeen Nazioarteko Eguna