Gizartea -
Erasoa
Urgulleko kanoi bat lekutik atera eta mugitu dute
Goizean mendiko sarbideak zabaldu dituzten udaltzainek kanoia beste toki batean aurkitu dute. Antza denez, harrietako batetik askatu dute ezezagun batzuek.
Agentzia | Erredakzioa
Urgull mendiko kanoi bat lekutik atera eta mugitu dute igande honetan, Donostiako Udaleko iturriek jakitera eman dutenez. Udaltzaingoak kanoia tokiz kanpo topatu du.
Goizean mendiko sarbideak zabaldu dituzten udaltzainek kanoia beste toki batean- pasealekura begira- aurkitu dute. Antza denez, harrietako batetik askatu dute ezezagun batzuek.
Sarbideak "behar bezala itxita" zeuden, iturriek zehaztu dutenez. Ondorioz, erasotzaileek hesien edo harresien gainetik salto egin behar izan dute.
Udaleko mantentze lanetako arduradunek gertatutakoaren berri dute dagoeneko, berriro kanoia bere tokian jartzeko eta egindako kalte arinak konpontzeko.