Gizartea -

BILBO

Lau hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan, haize ufadak direla eta

Valentziatik zetorren hegazkin batek Iruñean hartu du lur, eta Madrildik eta Bartzelonatik zetozen hiru hegaldi Santanderrera bideratu dituzte.

Loiuko Aireportua. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE:
Loiuko Aireportua. Argazkia: EFE:
Loiuko Aireportua. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE:

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko aireportuan gaur goizean lur hartzekoak ziren lau hegaldi,  Iruñeko eta Santanderko aireportuetara desbideratu dituzte, haize ufada gogorren ondorioz.

Aenak jakitera eman duenez, Valentzia-Bilbo bidea egiten ari zen hegazkin batek Iruñean hartu  behar izan du lur, eta Madrildik eta Bartzelonatik zetozen hiru hegaldi Santanderrera bideratu dituzte.

Loiun gaur goizerako iragarrita zeuden aireratze guztiak arazorik gabe egin dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Iruñea Bartzelona Denboraleak argazkiak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Madril Gasteizko Aireportua Hondarribiko aireportua Iruñeko aireportua gaur