Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emakume bat hil du Sevillan
Hilketa matxista bezala ikertzen ari diren gertaera atzo jazo zen, gauerdia baino lehentxeago, bikote horren etxean, Aznalcollar udalerrian.
Agentziak | Erredakzioa
51 urteko gizon batek 43 urteko emakume bat hil du Sevillako Aznalcollar udalerrian, eskopeta batekin tiro eginez, eta ondoren bere buruaz beste egin du arma bera erabilita, gertatutakoa ikertzen ari diren iturriek jakinarazi dutenez.
Hilketa matxista bezala ikertzen ari diren gertaera atzo jazo zen, gauerdia baino lehentxeago, bikote horren etxean, Pedro Gomez del Castillo kalean.
Antza denez, gizonak eskopetarekin tiro egin zion emakumeari, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen arma bera erabilita.
Ikerketako iturriek azaldu dutenez, biktimak ez zuen tratu txarren inguruko salaketarik jarri.
Honezkero 12 emakume hil dira aurten Espainian; 1.045 hilketa matxistak zenbatzen hasi zituztenetik.