Gizartea -
Drogak
Zornotzako tabernari bat atxilotu dute droga saltzeagatik
Ertzainek bezero bati haxix zati bat erosten ikusi zuten, eta kalez jantzitako agente batek tabernaria ezustean harrapatu zuen beste bezero bati substantzia hori saltzen.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 22 urteko tabernari bat atxilotu du Zornotzako taberna batean, drogak saltzen zituen bitartean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak drogak saltzen ari zelaren susmoa zeukatelako, taberna ikertzen ari ziren.
Bezero batek tabernan haxix zati bat erosi zuela egiaztatu ostean, eta kalez jantzitako agente batek tabernaria ezustean beste bezero bati substantzia hori saltzen harrapatu zutenean, atxilotu zuten.
Agenteek haxix zati bat eta balantza bat aurkitu zituzten sukaldeko biltegian, baita dozena bat mugikor ere. Halaber, tiradera batean ezkutatuta hiru erloju eta beste mugikor bat topatu zituzten.