Gizartea -
SUTEA
Haize zakarra dela eta, zortzi ordu behar izan dituzte Galdameseko sutea itzaltzeko
Atzo 17:45ean piztu zen sutea Gaztaineta mendian eta 02:00ak arte ez dute lortu itzaltzea. Ez da inor zauritu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaian azken orduotan izan diren haize bolada indartsuak direla eta -toki askotan 110 km/h baino gehiago-, Bizkaiko Suhiltzaileek zortzi ordu baino gehiago behar izan dituzte Galdamesen, Gaztaineta mendian piztutako sutea itzaltzeko, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Atzo arratsaldeko 17:45 aldera eman zuten sutearen berri bizilagun batzuek. Suhiltzaileak bertaratu, eta 00:30ak aldera sutea kontrolatzea lortu zuten.
Hala ere, 02:00ak arte bertan aritu dira lanean, sutea erabat itzaltzeko eta inongo fokurik berriro pizten ez zela ziurtatzeko.
Zorionez, ez da inor zauritu eta suak ez du inor bizi den gunerik harrapatu.