Gizartea -
EZBEHARRA
Sute batek erabat kiskali du etxe bat Irurozkin, Nafarroan
Bizilagunak konturatu egin dira sutea piztu dela eta etxetik irten ahal izan dira suak guztia suntsitu aurretik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sute batek erabat kiskali du etxebizitza bat Irurozkin (Urrailgoitin) Nafarroan, baina ez da inor zauritu, Nafarroako Suhiltzaileek Twitter kontuan argazki ikusgarri batzuez lagunduta, zabaldu dutenez.
04:30 aldera jaso du abisua SOS Nafarroak eta iritsi direnerako, teilatu erdia erorita zegoen eta beste erdia sugar handiek hartuta. Sua etxe barrura zabaldu da.
Zorionez, sutea piztu denean konturatu egin dira bizilagunak eta etxetik atera dira. Horri esker, inor ez da zauritu.
Erretako etxearen teilatua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Sutea itzaltzen Cordovillako, Zangotzako eta Tafallako suhiltzaileak aritu dira.
Nafarroako Foruzaingoak ikerketa ireki du sutea nola piztu den argitzeko. Iturri batzuen arabera, tximinian sortu ahal izan da.
Suak suntsitutako etxea. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak