Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Donostian, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita

Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen biktimaren lagun baten etxebizitzan. Erasotzailea baimenik gabe sartu zen etxean.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen biktimaren lagun baten etxebizitzan. Erasotzailea baimenik gabe sartu zen etxean.

Behin barruan, gizonak bikotekide ohiari sexu-erasoa egin zion, salaketaren arabera.

Biktimak salaketa aurkeztu zuen, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, gizona aurkitu eta atxilotzeko. Goizaldean atxilotu dute, eta sexu-erasoa egotzi diote.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa