Gizartea -
Asteartetik desagertuta
Pirinioetan galdutako bi mendizale barakaldarren bila dabiltza
Bikotearen autoa goizean aurkitu dute, Erlantzeko mendixkan, mugatik oso gertu.
Erredakzioa
Nafarroako Larrialdietako Agentzia bi pertsonaren bila dabil Erronkariko Piriniotan, 40 eta 37 urteko bikotea, Barakaldokoa. Biak asteartetik desagertuta daude.
Nafarroako Gobernuak komunikatu batean zabaldutakoaren arabera, mendizaleak Isabako landetxe batetik atera ziren Belaguako mendietatik txangoa egiteko asmoz, baina ez ziren bueltatu.
Atzo ere ez ziren etxera itzuli, bertatik alde egiteko adostutako eguna bazen ere. Hori dela eta, etxeko jabeek 112-Nafarroako Larrialdi ZerbitzuRA deitu dute.
Iturri horrek azaldu duenez, bikotearen kotxea gaur goizean aurkitu dute Erlantzeko aparkalekuan, mugan.
Bikotearen bilaketan Nafarroako Gobernuko helikoptero batek, Nabaskozeko, Isabako eta Cordobillako suhiltzaileek, Foruzaingoek eta Guardia Zibileko agenteek hartu dute parte.