Gizartea -

BIZKAIA

Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean

60 eta 70 urte artean zituen emakumeak. Ez zeraman dokumentaziorik, eta ez dago identifikatuta, baina ez omen du indarkeria zantzurik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 eta 70 urte arteko emakume baten gorpua erreskatatu dute Larrialdi Zerbitzuek Bilboko itsasadarrean, Sestao parean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atzo, ostirala, gorpu bat ikusi zutela uretan abisatu zuten pertsona batzuek 112 zerbitzura, 23:00ak aldera. Hilotza Sestaon, Benedicta ibilbideko arrapala baten ondoan zegoen.

Ertzaintzak gorpua uretatik atera, eta mediku batek heriotza baieztatu zuen. Bilboko Auzitegi Medikura eraman zuten gorpua, autopsia egitera.

Biktimak ez zeraman dokumentaziorik eta ez dago identifikatuta, baina ez omen du indarkeria zantzurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarra Sestao Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak