Gizartea -

Saria

Nafarroako Gobernuak Astelehen Lilak elkarteari emango dio aurten Berdinna Saria

Saria 3.000 eurokoa da, eta Maria Chivite presidenteak emango die martxoaren 4an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldi instituzional batean.

Astelehen Lilak antolatutako jardunaldi bat. Argazkia: @lunes_lilasnav
Astelehen Lilak antolatutako jardunaldi bat.
Astelehen Lilak antolatutako jardunaldi bat. Argazkia: @lunes_lilasnav

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Astelehen Lilak elkarte feministari emango dio aurten Berdinna Saria, indarkeria matxistaren aurkako borrokan, berdintasunaren eta emakumearen ahalduntzearen alde egindako lanagatik.

Saria 3.000 eurokoa da, eta Maria Chivite presidenteak emango die martxoaren 4an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldi instituzional batean.

Hirugarren edizioa betetzen duen sari honen bidez, foru exekutiboak gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzen laguntzen, bultzatzen edo babesten duten ekintzak, lanak edo proiektuak egin dituzten pertsona fisiko edo juridikoak saritu nahi ditu, edo, bestela, arlo horretan lanean izandako ibilbidearengatik merezi dutenak.

BIDEOA: ''Nagore Lafaggeren kasuarekin ikasi genuen sentsibilizazioa ze garrantzitsua den''

''Nagore Lafaggeren kasuarekin ikasi genuen sentsibilizazioa ze garrantzitsua den''
''Nagore Lafaggeren kasuarekin ikasi genuen sentsibilizazioa ze garrantzitsua den''
''Nagore Lafaggeren kasuarekin ikasi genuen sentsibilizazioa ze garrantzitsua den''

5:53
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Matxismoa Feminismoa Emakumeen Nazioarteko Eguna