Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia ezarri dute gaur Araban izotzagatik
Lehen orduetan, hodeiak ugariak izango dira iparraldean, eta zenbait lekutan euria egin lezake. Dena dela, arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur, asteazkena, Araban, izotza egingo duelako.
Abisua goizaldetik 10:00ak arte egongo da indarrean. Segurtasun Sailak azaldu duenez, baliteke behe-lainoa ere egotea.
Lehen orduetan, hodeiak ugariak izango dira iparraldean, eta zenbait lekutan euria egin lezake. Dena dela, arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da, baina tenperatura maximoak 9 eta 13 ºC artean geratuko dira, kostaldean altuenak, Euskalmeten esanetan.
Bihar, osteguna, hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura maximoak gora egingo du, batez ere isurialde atlantikoan. Isurialde mediterraneoan, ordea, pare bat gradu igo litezke, baina giro freskoa izaten jarraituko du. Goizean goiz, hotz egingo du berriro, eta izotza egingo du barnealdean.