Gizartea -
Madril
Air Canada konpainiako hegazkin batek larrialdi lurreratzea egin du Barajasen
Abioiak lau ordu baino gehiago eman ditu bueltaka, erregaia agortu eta larrialdi lurreratzea egin ahal izateko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Air Canada konpainiaren hegazkin batek larrialdi lurreratzea egin du arratsalde honetan Madrilgo Barajas aireportuan, hainbat orduz zirkuluan hegaz egon ostean, Enaire aire enpresa kudeatzaileak jakinarazi duenez.
Boeing 767-300 hegazkina 14:33an atera da Barajastik Torontora bidean. Alabaina, pilotuak arazo teknikoak antzeman ditu eta Madrilera itultzea erabaki du.
Sepla sindikatuak azaldu duenez, lurreratze-trenaren zenbait pieza galdu ditu eta hegazkinaren ezker hegaleko motorrean sartu dira.
Larrialdi lurreratzea egiteko, baina, erregaia agortzea ezinbestekoa zen. Hori dela eta, abioia lau ordutik gora egon da Madril inguruan zirkuluan hegaz. 19:07an aparteko arazorik gabe lurreratzea lortu du.
Aireportuan suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako langileak prest egon dira. Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministroa ere bertan izan da.
Bestalde, gaur goizean Barajasko aire espazioa itxi egin behar izan dute, droneen presentziagatik. 26 hegaldi desbideratu behar izan dituzte beste aireportu batzuetara.
BIDEOA | Horrela bizi izan dute Air Canadako bidaiariek larrialdi lurreratzea