Gizartea -

Zirkulazioa

Donostiako San Martin kalea ibilgailuentzat itxita egongo da larunbatetik aurrera

Bidea itxita egongo da Artzain Onaren parean, eta garraio publikoa, larrialdietako ibilgailuak, taxiak eta motoak baino ezin izango dira bertara sartu.

Donostiako San Martin kalea. Artxiboko irudia: Google Maps
Donostiako San Martin kalea. Artxiboko irudia: Google Maps
Donostiako San Martin kalea. Artxiboko irudia: Google Maps

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Martin kalea larunbat honetan ibilgailu pribatuentzat moztuko dute 6:30etan, Donostiako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Une horretatik aurrera, bidea itxita egongo da Artzain Onaren parean, eta garraio publikoa, larrialdietako ibilgailuak, taxiak eta motoak baino ezin izango dira bertara sartu.

Honetaz gain, Urbieta eta Hondarribia kaleen artean dauden erdiko zebrabideak kendu egingo dituzte, eta San Martin kaleko Dbus eta Lurraldebuseko geralekuak, Artzain Onaren ondoan daudenak, beste toki batean jarriko dira.

Mugikortasun arloak bere agenteen presentzia indartuko du inguru horretan, erabiltzaileei kalearen itxieraren berri emateko eta sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko. Hori dela eta, Udalak hiritarrei beren laguntza eskatu die.

Hiriko arteria hori mozteak sortuko dituen eragozpenak direla eta, Udalak sentsibilizazio kanpaina bat abiatuko du. Honekin, hiritarrak eta bisitariak bultzatu nahi dira beren "garraio-ohituretan aldaketa batzuk egitera hiriaren erdigunean zehar ibiltzeko. Halaber, gogorarazi nahi zaie alternatiba jasangarriagoak eta azkarragoak daudela, hala nola autobusa, bizikleta, trena edo oinez joateko aukera. Azken hau osasungarria izateaz gain, hiriaz gozatzeko aukera ematen du".

Kanpainak, ohitura berri horiez gain, obrak egin ahala, "kontzientzia harrarazi nahi du, hiriaren erdialdeko auto-ilarak eta auto-pilaketak epe luzera murrizteko".

Uztailaren 15era arte

Lehen fasean, San Martin kaleko bide bat moztuta egon da, baina zirkulazioari irekita jarraitu du. Otsailaren 1etik aurrera bigarren fasea hasiko da, uztailaren 15era arte luzatuko dena.

Hirugarren fasean - uztailaren 15etik 2021eko uztaila arte - San Martin kalea guztiz itxiko da Urbieta eta Hondarribia kaleen artean. Epe honetan, ibilgailu pribatuentzako eraginak aurreko fasearen berberak izango dira, eta aldiz, garraio publikoa eta larrialdietarako ibilgailuak Easo kaletik joango dira Askatasunaren Hiribideraino. Eta Askatasunaren Hiribidean izango dituzte San Martin kalean kenduko diren geltokiak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak