Gizartea -
Pasaia
Pasai Antxoko etxe bat okupatuta zuen familia etxebizitzatik irten da
2019ko uztailaren 7an sartu ziren etxean, eta asteazken honetan alde egin dute, Ertzaintzaren abisurik jaso gabe. Jabeak mehatxatuta zituen etxea okupatu zuen familiak.
EiTB.EUS
Pasai Antxoko Eskalantegi kaleko 44.eko etxe bat okupatuta zuen familia etxebizitzatik irten da asteazken honetan, Ertzaintzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Ez da istilurik izan familia horren irteeran; izan ere, iturri horrek berak zehaztu duenez, Ertzaintzaren abisurik ez da izan, eta ertzainek ez dute parte hartu.
Etxebizitzaren jabeek, Euskadi Irratiko elkarrizketa batean salatu dutenez, euren etxean zegoen familiaren mehatxuak jasan dituzte; beste auzoko batzuek ere pairatu dituzte mehatxu horiek.
Etxea okupatuta izan duen familia uztailaren 7an sartu zen bertan; sarraila aldatu zuten, eta ordutik izan dira barruan.