Gizartea -

Turismoa

3,8 milioi turistak bisitatu zuten Euskadi 2019an

2018ko datuarekin alderatuta, % 3,2 egin du gora turismoak EAEn. Jaurlaritzak nabarmendu du bisitariek gero eta gutxiago hartzen dutela kontuan urteko zein garai den, Euskadi bisitatzeko.

Gizon bat, argazki-kamera aldean duela, kotaldeko txoko batean. EiTBren bideo bateko argazkia.
Gizon bat, argazki-kamera aldean duela, kotaldeko txoko batean. EiTBren bideo bateko argazkia.
Gizon bat, argazki-kamera aldean duela, kotaldeko txoko batean. EiTBren bideo bateko argazkia.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2019an 3,8 milioi turistak bisitatu zuten Euskadi, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jakitera eman duenez. Sonia Perez sailburuak 2019an EAEra iritsitako turismoaren balantzea egin du astelehen honetan, eta zehaztu du turista-kopuruak % 3,2 egin duela gora, 2018ko datuarekin alderatuta; hau da, 2019an 2018an baino 120.000 bat turista gehiago heldu dira Euskadira.

Datuen gaineko iritzia ematean, Jaurlaritzak azaldu du hazkunde honek joera jakin bat egiaztatzen duela, alegia, bisitariek gero eta gutxiago hartzen dutela kontuan urteko zein garai den, Euskadi bisitatzeko. "Jakina denez", esan du sailburuak, "uztailean eta abuztuan sartzen dira gainerako hilabeteetan baino turista gehiago, baina esan beharra dago aurreko urteko aldi berarekiko hazkundea txikiagoa dela beste hilabete batzuetakoen aldean (% 0,9)". Hain zuzen ere, uztailean eta abuztuan hazkundea % 1,25ekoa eta % 0,17koa izan da 2019an, hurrenez hurren; otsailean, irailean eta urrian, ordea, igoera % 5etik gorakoa izan da.

Azken hiru urteak aztertuz gero, % 12,08ko hazkundea izan da turismoan 2016tik; gorakada hori % 6,43koa da uztailean eta abuztuan.

Okupazio-maila eta batez besteko egonaldia ere egonkor ibili dira azken 3 urteetan, Jaurlaritzaren hitzetan. Batez besteko egonaldia 1,95 egunekoa izan zen 2017an, eta 2koa 2019an; okupazio-maila, % 50ekoa zen, eta ia % 54koa da orain.

Lurraldeka, Euskadira iristen diren turisten % 46,8k Bizkaian igarotzen dute gaua, % 39,7k Gipuzkoan eta % 13,5ek Araban.

Hazkunde "iraunkorra"

Sonia Perezen iritziz, "Euskadik hazkunde eutsia eta iraunkorra du. Azken hamarkada honetan, erakutsi egin dugu ahalmena dugula turismoaren industria bat eraikitzeko, gure garapenean erantzukizunaren eta iraunkortasunaren horizontea galdu gabe".

Euskadin, turismoaren sektoreak BPGaren % 6,1 dakar, ia 107.000 enplegu, guztizkoaren % 11, eta ekonomiaren gainetik ari da hazten: "Ahalmen handiko sektorea da. Dagoeneko, aberastasun ekonomiko eta kultural handia ekartzen ari zaio gure herrialdeari", esan du sailburuak.

"Datu hauekin planteatzen ari garen helburua da lanean jarraitzea desestazionalizazioaren eta gure bisitarien fidelizazioaren alde, turismoaren herrialdearentzat itzulketa ekonomikoa gehitzearren, bai jarduerari bai enpleguari dagokienez", nabarmendu du Sonia Perezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Araba Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak