Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat atxilotu dute Cascanten, etxebizitza batean indarra erabiliz lapurtzeagatik

Jateko eta lo egiteko asmoz sartu zela esan zuen gaizkileak. Foruzaingoak, ordea, ispilu bat hautsi eta etxebizitzako hainbat armairu hustu zituela egiaztatu zuen.

Gaizkilieak Cascanteko etxean sartzeko erabili zuen tresna. Argazkia: Foruzaingoa
Gaizkilieak Cascanteko etxean sartzeko erabili zuen tresna.
Gaizkilieak Cascanteko etxean sartzeko erabili zuen tresna. Argazkia: Foruzaingoa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako Foruzaingoak, Cascanteko Udaltzaingoarekin elkarlanean, 45 urteko gizon bat atxilotu du herrian, etxebizitza batean indarra erabiliz lapurtzea egotzita.

Bizilagun batek gizon bat etxe batera sartzen ikusi zuen, eta Udaltzaingoari jakinarazi zion. Hala, atea indarrez irekita zegoela egiaztatu zuten bertaratu ziren udaltzainek, eta gizon bat aurkitu zuten barruan; jateko eta lo egiteko asmoz sartu zela esan zien.

Udaltzainek Foruzaingoaren laguntza eskatu zuten, eta Tuterako polizia-etxera eraman zuten, atxilotuta, ispilu bat hautsi eta etxebizitzako hainbat armairu hustu zituela egiaztatu ondoren. Hori dela eta, jabeari deitu zioten, eta salaketa jartzeko asmoa zuela esan zien foruzainei.

Eginbideak amaitutakoan, Fiskaltzara eta Tuterako instrukzio epaitegi batera igorri zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Corella Foruzaingoa Cintruénigo Lapurretak Etxebizitza gaur