Gizartea -
Gertakizuna
Gizon bat metroak harrapatuta zauritu da, Peñotako geltokian
13:10ean, Bilboko metroaren tren batek gizon bat harrapatu du Santurtzi eta Portugalete artean dagoen geltokian. Gertakizuna ikertzen ari dira oraindik.
Agentzia | Erredakzioa
Gizon bat zauritu da Bilboko metroaren unitate batek harrapatuta Peñota geltokian, Santurti eta Portugalete udalerrien artean, Bizkaina.
Gertakizuna, Segurtasun sailak azaldu duenez, 13:10 inguruan izan da. Oraindik ikertzen ari diren kausengatik, tren batek harrapatu du gizona, eta bagoiaren azpian geratu da.
Gizona bere kordean mantendu da. Suhiltzaileek atera dute bagoi azpitik, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute gero. Lehenengo azterketen arabera, zauriak ez dira larriak.
Harrapaketaren ondorioz, metroaren zerbitzua eten da Peñota eta Kabiezes geltokien artean, Santurtzin. 14:30etan abian jarri da berriro.